XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuk, ugaldean bertan, lurreko gaiztakeriak garbituaz, ura, bizitza berriaren iduri egin zenduan, uraren izaera ber-bera arrigarriro gaiztakerien ondamena izan zedin, eta onbideen iturri.

Zure graziaren ibai indartsuz Zure erria poztu, eta Bataio-Iturria lurbira guztiko erriai jaio-berritu ditezen zabaltzen diezun Jauna: begira-iozu Zure Elizaren aurpegiari, eta ugaritu ezazkiozu jaiotza berriak; Zure Aunditasunak agindurik, Zure Semearen grazia Espiritu Santuagandik artu dezan.

Eskuz ura ebakiaz

Berak erne-indartu beza, Bere grazi ezkutua naastuaz, gizonak jaio-berritzeko eratu degun ur au, santutasunean sorturik, jaungoikozko Iturri onen sabel garbitik, jaio-berrituta eta zerutar eginda atera ditezen, eta, gizon ta emakume, zaar ta gazte, izaerak bereizten dituan arren, guztion ama dan graziak berdindu ditzan guztiok aurtzaro berean.

Bijoaz, beraz, emendik urrutira Zure aginduz, deabru likits guztiak; bijoaz urrutira deabruen gaiztakeri ta maltzurkeri guztiak. Ez bedi naastu ur onetan etsaien indarrik, ez-ta inguruan egatu ere zirikalari; ez bedi ixilka sartu emen; ez beza Iturri au kutsu txarrez galdu ere.

Eskuz ura ukituaz

Ur santu ta erru-gabe au, bego ezkutu etsaien eraso txar guztietatik, bego, bai, garbi, gaiztakeriak urrutiraturik.

Izan bedi iturri-bizi, ur erne-indardun, ur garbitzalle; iturri osasungarri onetan garbituko diran guztiak, barkapenezko txukuntasun oso-osoa iritxi dezaten Espiritu Santuaren egitez.